Ikasturte berriarekin batera, kirol ikasturtea ere martxan da, eta Tolosako Usabal kiroldegiak zabaldu du ikastaroetan izena emateko epea, bazkideentzat; bazkide ez direnek, hilaren 14tik aurrera egin ahal izango dute.
Datorren irailaren 25ean hasiko dira klaseak eta, aurten, lehenengoz, urte osorako izena emateko aukera eskainiko die kiroldegiak, erabiltzaileei; horrela, nahi duenak hiruhileko amaieran baja emateko aukera izango du eta, nahi duenak, berriro izena eman beharrik izan gabe, ikastaro berean jarraitzekoa.
Bazkideek kiroldegiko harreran, telefonoz (943 53 64 00) eta www.usabalkiroldegia.com webgunean egin ahal izango dute izen-ematea; bazkide ez direnek, berriz, Usabalera bertaratu beharko dute.
Ohiko moduan, kiroldegiak ate irekien egunak prestatu ditu, zenbait kirol jarduerarekin proba egin, eta ondoren zein hautatu erabakitzeko. Irailaren 17tik 21era izango da, eta honako jarduerak ezagutzeko aukera izango da:
|
Jarduera |
Irailak |
Ordua |
|
BODY PUMP |
17 |
9:00 / 19:30 |
|
CYCLING |
18 |
9:15/19:30 |
|
KICK BOXING |
18, 20 |
19:30 |
|
DESAFIT |
20 |
9:15/ 19:30 |
|
ACUAGYM |
19 |
9:00/19:30 |
|
K-STRETCH®. Izena eman aurretik / Inscríbete antes |
19 |
9:00/18:30/19:15 |
|
JUMPFIT |
21 |
9:15/18:30/19:15 |