Tolosa CF-rentzat etxeko triangeluarra

Ataria 2018ko irailaren 5a

Tolosa CF-k Euskal Ligan ariko den taldea aurkeztu zuen atzo Berazubin. Mailarik nagusieneko taldeak Reala eta Zarautzen aurka jokatu zuen, denboraldi berria hasteko prest daudela erakutsiz.

Euskal Liga asteburu honetan hasiko da, eta Tolosa CF-k Irunen jokatuko du igandean, Mariñoren aurka, 18:00etan. Iaz hirugarren postuan amaitu zuten liga urdinek.

Atzo, Berazubin, triangeluarra jokatu zuten Reala eta Zarautzen aurka. Bi partidak 1-0 irabazi zituzten etxekoek. Amaieran, Realera joan diren Izarne Sarasola eta Laida Balerdi taldekide ohiei omenalditxoa egin zieten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!