Tolosa CF eskubaloia prest da ligarako

Irati Saizar Artola 2018ko irailaren 2a

Denboraldi aurreko azken partida irabazi ez arren, sentsazioa onekin geratu dira Tolosa CF eskubaloi taldeko mutilak. Hilaren 22an jokatuko dute ligako lehen partida, Barakaldoren aurka, Usabal Kiroldegian. 

Bazekiten ez zela partida erraza izango. Lehen mailan jokatzen ari den ekipo bat zuten aurrez-aurre: Asobal ligan dagoen BM. Benidorm. Alde handiegirik gabe, baina galdu egin dute etxekoek 32-37. Atsedenaldira 16-18ko emaitzarekin joan dira, eta saiatu diren arren, ezin izan dute markagailua irauli. Hala ere, sentsazio onekin amaitu dute partidua, eta gogotsu agertu dira liga hasteko.

Ligako lehen partidua Usabal Kiroldegian bertan jokatuko dute Barakaldoren aurka, irailaren 22an.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!