Inoiz baino talde gehiago Hondartzako Bolei Txapelketan

Ataria 2018ko abuztuaren 31

33 taldek hartuko dute parte bolei txapelketaren IX. edizioan. 230 partaide ariko dira lehian.

Irailaren 4tik 8ra jokatuko da IX. Hondartza Bolei Txapelketa Euskal Herria Plazan. Lehen bi egunetan 15:00etatik 23:00era eta ostegunean nahiz ostiralean 00:30ak arte. Azken partidak larunbatean jokatuko dira. Ordutegi berriarekin "giro ikaragarria" egongo dela adierazi dute Tolobolei taldekoek, antolatzaileek.

DJ Bull egunero ariko da musika jartzen, eta larunbatean, 150 lagunentzat afaria egongo da Zerkausian. Edonork eman dezake bertara joateko izena, txapelketako informazio gunean osteguna baino lehen.

Bestalde, Toloboleiren izenean jokatuko duen nesken pistako taldea aurkeztuko dute larunbatean, 18:00ak inguruan. Bigarren mailako taldea izango da, eta laguntza eskuratzeko elastikoak jarriko dituzte salgai txapelketak irauten duen bitartean.

Urtean zehar antolatzen diren ikastaroetan parte hartzeko, berriz, tolobolei@gmail.com helbidera idaztea eskatu dute taldeko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!