Olio isurketa izan da Oria Ibaian, Tolosan

Ataria 2018ko abuztuaren 29a

Udaltzaingoak egin duen txostenaren arabera, auto batek Nafarroako Zubiko pibotearekin izandako istripu baten ondorioz izan daiteke isuria.

Istripua 17:00ak aldera izan da. Auto batek pibotea hautsi du eta kolpearekin autoren karterrean zuloa egin eta bertatik olioa isuri da. Autoak aurrera jarraitu du pixka bat, zubiaren bestalderaino, eta Idiakez jauregiaren parean geratu da. Ondoren garabiak eraman du autoa.

Olioa urarekin garbitzerakoan, euri uren estoldatik ibaira isuri dela uste dute eta ondoren zabaldu egin dela. Besteak beste, ibaiaren gora aldera zabaldu da, ia Ibarrako zubiraino iritsiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!