Tolosako suhiltzaileez gain, Legazpikoak eta Ordiziakoak izan dira sua itzaltzen, guztira hamar ibilgailu, eta 20:10erako itzali dute. Inguruko lokal eta pabiloietara ez da sua iritsi, baina hainbatetan kea sartu da, eta Errotatxoko pabiloiaren gaineko lokal batek kalteak izan ditu zoruan.