Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, taxi gidari bati eraso egin eta lapurtzea egotzita

Ataria 2018ko abuztuaren 16a

Tolosako Larramendi kalearen ikuspegia.

Bart gauean atxilotu du 41 urteko gizonezkoa Ertzaintzak, indarkeriaz egindako lapurreta delitua egotzita. Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, atxilotuak ustez taxi gidariari eraso egin zion gerriko batekin, eta poltsa bat, bi mugikor eta taxiaren giltzak lapurtu zizkion Larramendi kalean.

Taxi gidari berak deitu zuen SOS-Deiak zerbitzura, 02:20ak aldera. Ertzaintzaren arabera, taxi gidariak lapurreta egin eta eraso egin ziotela azaldu zuen, eta egilearen deskribapena eman zuen. Deskribapenarekin bat egiten zuen gizonezko bat ikusi zuten ertzainek Korreo kalean, eta bi mugikor lurrera bota zituela azaldu dute. Korreo kalean bertan atzeman zuten gizonezkoa eta atxilotuta eraman zuten. Bestalde, beste ertzain batzuek taxi gidaria Tolosako osasun etxera eraman zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!