Usabal kiroldegiko igerileku estalia, itxita egongo da

Ataria 2018ko abuztuaren 13a

Usabal kiroldegiko igerileku estalia. TOLOSAKO UDALA

Usabal kiroldegiko igerileku estalia hustu egingo dute, mantenu eta garbiketa lanak burutzeko, eta beraz, asteazkenetik larunbatera (biak barne) itxita egongo da.

Igerileku irekia, berriz, erabilgarri egongo da, goizeko 8:00etatik iluntzeko 21:00ak bitarte. Edozein zalantza argitu nahi dutenek, edota erreklamazioren bat dutenek, 943 53 64 00 telefono zenbakia, www.usabalkiroldegia.com webgunea, edota Facebook orrialdea erabil ditzakete harremanetarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!