Aurkezpen partida, herritarren aurrean

Ataria 2018ko abuztuaren 11

Datorren asteartean, hilak 14, Tolosa CF klubeko gizonezkoen futboleko lehen taldeak, partida garrantzitsua jokatuko du Berazubi futbol zelaian.

Talde urdinaren denboraldi-aurreko prestaketa lanek aurrera jarraitzen dute, eta astean zehar entrenamenduak izaten badituzte ere, datorren asteartea jaiegun bezpera dela aprobetxatuko dute, herritarren aurrean taldea aurkeztu, eta bertaratzen direnei partida erakargarri bat eskaintzeko, Aurkaria, iaz urte osoan zehar aurkari zuzen izan zuten Ordizia KE izango da, eta gipuzkoar taldeen arteko neurketa, arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!