Santiago Erezkano Goti apaiza hil da

Ataria 2018ko abuztuaren 7a

Tolosan oso ezaguna zen Erezkano, Korazonistetan 18 urte egon baitzen. Atzo hil zen, Iruñean, 96 urterekin.

Santiago Erezkano Goti Igorren (Bizkaia) jaio zen, 1922. urtean. Tolosan 18 urte eman zituen, Korazonisten elizan apaiz lanetan.

1980ko hamarkadan Tolosatik Balmasedara aldatu zuten, eta Enkarterrietako euskarazko meza bakarra abiatu zuen, bertako herritarren oniritziarekin. Apaiz gazte zela klaretar-gaien hezitzaile gisa ere aritu zen bertan.

2.000 urtetik aurrera Iruñeko Korazonisten Aldapa komentuan bizi izan da. Hor ere euskarazko meza abiatu zuen, Iruñean horrelako beste euskarazko meza bat besterik ez zela.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar, asteazkena, abuztuak 8, egingo dute, Iruñeko San Fermin kaperan, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!