Realak 5-0 irabazi dio Osasunari, Berazubin

Mikel Iraola 2018ko abuztuaren 4a

reala osasuna neskak berazub 1 1533380987051
reala osasuna neskak berazub 3 1533381032281
reala osasuna neskak berazub 4 1533381048660
reala osasuna neskak berazub 5 1533381064865
reala osasuna neskak berazub 6 1533381079539
reala osasuna neskak berazub 7 1533381092082
reala osasuna neskak berazub 8 1533381105922
reala osasuna neskak berazub 9 1533381121810
reala osasuna neskak berazub 10 1533381140708
reala osasuna neskak berazub 11 1533381154080
reala osasuna neskak berazub 12 1533381167342
reala osasuna neskak berazub 13 1533381180539
reala osasuna neskak berazub 14 1533381196613
reala osasuna neskak berazub 15 1533381209484
reala osasuna neskak berazub 16 1533381223710
reala osasuna neskak berazub 17 1533381239109
reala osasuna neskak berazub 2 1533381006553

Realak eta Osasunak lagunarteko norgehiagoka jokatu dute goizean Tolosako Berazubi estadioan. Erraz nagusitu dira txuri-urdinak. Nahikari Garcia izan da jokalari esanguratsuena, lau gol egin baititu.

Bi taldeek joan den astean abiatu zuten denboraldiaurrea, eta gaurkoa prestakuntzako lehen neurketa izan da bientzat.

Sasoi berriari begira txuri-urdinek egindako fitxaketak ikusteko aukera izan da gaur, besteak beste, Oihana Aldai, Marta Cardona, Sara Olaizola eta Maddi Torre. Hala ere, ez dira bertan izan Europako Txapelketa irabazi berri duen Nerea Eizagirre tolosarra eta Kiana Palacios mexikarra.

Reala nagusitasun osoz gailendu da gaurkoan. 23. minutuan iritsi da lehen gola, Nahikari Garciaren eskutik. Manu Lareok egin du 2-0ekoa, minutu gutxira. Aurrez, Lareok berak bi aldiz langara bidali du baloia. Atsedenaldiaren aurretik Nahikari Garciak 3-0ekoa egin du. Bigarren zatian, berriz, Nahikarik beste bi gol egin ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!