Topic, Europa aldizkarian

Tolosaldeko Ataria 2018ko abu. 2a, 11:28

Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren inguruko artikulu bat idatzi dute, europar kontinentean nahiz bertatik kanpo ospe handienetakoa duen Air Europa hegazkin-konpainiaren uztaileko hilabetekarirako.

Air Europa Espainiar Estatuko hegazkin-konpainia da. 1986an eman zitzaion izen hori, baina bi urte lehenago Air España izenarekin sortu zen. 30 urte baino gehiago daramatza mundu mailako hegaldiak eskaintzen. Gainera, datorren urtetik aurrera ere, helmuga berrietara heltzeko asmoa dute.

Udara, gainera, hegaldi ugariz betetako sasoia izaten da, eta hortaz, batetik bestera jende gehiago mugitzen dute konpainiek. Hegazkinean bertan, berriz, turistek eserleku guztietan banatu ohi diren aldizkariak irakurtzeko aukera izaten dute. Air Europaren kasuan, Europa izeneko hilabetekaria jartzen dute bidaiarien eskura, eta uztaileko alean, Tolosako Topic museoaren inguruko artikulu bat publikatu dute. Honela dio bertan idatzita dagoen testuak:

Topic, fantasiaz beteriko txotxongiloen museoa

Tolosako Topic Museoa, Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa da, alde guztietatik magia darion lekua. Irudipena, berrikuntza eta sormenerako gaitasuna eskutik doazen gunea da. Bertan sartzea mundu oniriko batean sartzea bezalakoa da, non txotxongiloa den zure mugimendu guztiak gidatzen dituena, zure arimaren jabe egiten dena. Haur, gaztetxo nahiz helduak, zerekin topatuko diren ere ez dakiten espazioan sartzen dira; euren erantzuna zein izango den ere ez dute ezagutzen, baina bertatik ateratzean duten irribarreak guztia esaten du.

Topic, irudikatu daiteken guztiaren desberdina da erabat; hain zuzen ere, irudipena da barruan zaudenean gehien nabarmentzen den zentzumena. Guzti honi, pribilegioz beteriko inguru batean kokatzen dela gehitu behar zaio, gastronomiagatik, ingurumenagatik edota bizi kulturalagatik famatua den Gipuzkoako herri batean. Tolosa oso ongi dago komunikatuta, geografikoki nahiz turistikoki; bertakoek, eskuzabalik hartzen zaituzte, eta bertako komertzioek euren berezitasunekin konkistatzen zaituzte. Ez galdu museo hau bisitatzeko aukera, bertan jasotakoaren oroitzapenak bizi guztirako balio du eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!