Tolosako Hondartza Bolei txapelketako izen ematea, abuztuaren 15era arte

Ataria 2018ko uztailaren 27a

Irailaren 4tik 8ra jokatuko da Tolosako IX. Hondartza Bolei Txapelketa, Euskal Herria plazan. Abuztuaren 15era arte eman ahal izango da izena, herriko tabernetan.

Izena ematerako orduan, taldeko sei jokalarien izen-abizenak, taldearen izena, taldearen sarrerako abestia eta kapitainaren telefono zenbakia eman beharko dira. Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu eta partaide guztiek eskualdekoak izan beharko dute.

Taldekide bakoitzari kamiseta bana oparituko diete izena emateagatik, hori dela eta, jokalari bakoitzaren neurria ere zehaztu beharko da izena ematerako garaian. Sei lagun baino gehiagoko taldeak osatuz gero, ordea, jokalari bakoitzak 5 euro gehiago ordaindu beharko ditu kamisetaren truke. 

Txapelketa amaieraren ondoren egingo duten afarira joango diren ere zehaztu beharko du jokalari bakoitzak. Afari horretarako txartela 20 eurokoa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!