Abuztuan ere ikastaroak eskainiko ditu Usabal Kiroldegiak

Ataria 2018ko uzt. 27a, 11:11

Haurrentzako 17 ikastaro eta helduentzako 14 antolatu dituzte. Izen-ematea zabalik da. Bestalde, kanpoko igerilekua irailaren 23a bitarte egongo da zabalik.

Udako eskaintzaz gain, Usabal Kiroldegiaren udako ikastaroek jarraipena izango dute abuztuan zehar.

Haurrentzako 17 ikastaro antolatu dituzte: igeriketa, dantza eskola, kirol ludoteka, futbola, saskibaloia, eskalada, triatloi kanpusa, jumpfit junior, kfit junior, padel eskola, tenis, piraguismoa (bi aukera), hipika, pilota, arrauna eta hondartza boleia. Hamabostaldika eman daiteke izena: abuztuaren 1etik 14ra eta abuztuaren 16tik 29ra.

Helduen ikastaroak, berriz, hilabete osokoak izango dira, astean bi egunez. 14 ikastaro daude eskura: aquafitnes, jumpfit, pilates, zunba, desafit, k-strecht, body pump, cycling, tenis, igeriketa, hondartza-boleia, global trainig, GHA abdominal hipopresivo eta piraguismoa.

Bazkideek hiru modu dituzte izena emateko: Usabalen bertan, telefonoz (943536400) edo facebook orrialdearen bitartez; ez bazkideek, berriz, Usabalen ordainketa egin beharko dute.

Kanpoko igerilekuak, berriz, irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara.

2018-19 ikasturteko izen ematea, zabalik

2018-19 ikasturtea irailean hasiko bada ere, dagoeneko ikasturteetan izena emateko aukera dago. Udan zehar ikastaroren batean parte hartzen ari den edonork ikasturte osorako plaza gorde dezake, abuztuaren 15era arte.

Ikastaroetako parte hartzaileen iradokizunak aintzakotzat hartu ditu Kiroldegiak, eta parte hartzaileen %85 ikasturte osoz aritzen dela ikusita, prozesua errazteko ikasturte osoko izen emate sistema abian jarri du, lehen aldiz. Beraz, irailetik ekainera arte eman ahalko da izena, etengabe berritzen ibili beharrean. Hala ere, ez da derrigorrezkoa izango, hiruhilabete bakoitzaren amaieran baja emateko edo jarraitzeko aukera emango baitute. Ordainketa, aldiz, hiru hilabetekoa izango da.

www.usabalkiroldegia.com-en topatu daiteke ikastaro horien inguruko informazio osoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!