Ana Maria Artola Etxarri tolosarrak 100 urte bete zituen pasa den martxoaren 4an. Santa Ana eguna baliatuz, Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Patxi Amantegi alkateordeak lore sorta bat oparitu diote Tolosako Udalaren izenean, berarekin tarte bat igaroz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?