Tolosako Babarruna sustatzeko, lankidetza

Ataria 2018ko uztailaren 23a

Urtebeteko hitzarmena sinatu dute Olatz Peon alkateak eta Imanol Zubelzu Tolosako Babarrunaren Kofradiako lehendakariak. Udalak 5.700 euroko diru-laguntza eman dio Kofradiari.

Hitzarmenaren helburu nagusia da Tolosako Babarruna babestea, ezagutzera ematea, produktua bera sustatzea eta ahalik eta promozio handiena egitea euskal eremuan.

Alkateak babarruna Tolosaren "izanaren" parte dela nabarmendu du: “1989tik Kofradiak egin duen eta egiten ari den babes eta zabalkunde lana goraipatzekoa da. Lankidetza hitzarmena, elkarrekin lan egin eta erronka berriei ilusioz aurre egiteko erreminta dugu”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!