Oria ibaia hobeto ezagutzeko

Ataria 2018ko uztailaren 23a

Tolosako Udalak informazio panel berriak ezarri ditu, Oria ibaia hobeto ezagutu eta interpretatzeko.

Eskola Agenda 21 proiektua dago iturburuan, 2016-2017 ikasturtean hainbat gaztetxok panelak ezartzea eskatu baitzuten. Horrela, Arrameleko zubian, Naparzubian, Zerkausian, Zubi berrian, Euskaldun Berria zubian eta Iurren ezarri dituzte panelak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!