Irati Lakunzak markak apurtzen jarraitzen du

Tolosaldeko Ataria 2018ko uzt. 26a, 10:41
Irati Lakunza, Jon Espina entrenatzailearekin Belgradon. TOLOSALDEKO ATARIA

Oso pozik amaitu ditu Irati Lakunzak hegats igeriketako munduko txapelketako probak. Gainera, eskafandrako 400 metrotako proban eta ur gaineko 400 metrotako proban Espainiako errekorrak erdietsi ditu.

Pasa den astean, hegats igeriketako XX. Munduko Txapelketa ospatu zen Belgradon (Serbia), eta bertan Espainiako selekzioak 15 igerilari eta 3 teknikoz osatutako taldea eraman zuen bertara. Tartean izan zen irati Lakunza tolosarra.

Bertan, ur gaineko 200 metro (12. postua) eta 400 metrotako (14. postua) probetan, eskafandrako 400 metrokoan (8. postua) eta erreleboetako 4x100 metro eta 4x200 (8. postua) metro probetan aritu zen Lakunza, horietako bitan finalean aritzea lortu zuelarik.

"Egia esan, banekien fisikoki oso ondo nengoela, munduko onenekin lehiatu baino astebete lehenago, Espainiako txapelketa jokatu nuelako Alakanten, eta bertan oso eroso aritu nintzelako. Hala ere, ez nuen espero horren denbora onak egitea, beraz oso kontent nago, urte osoko lana bertan irudikatuta geratu delako.

Epe luzera begira, Lakunzak dituen helburuei dagokienez, datorren urteko Europako txapelketara joateko gutxieneko denborak egiteak du lehentasuna. "Urtetik urtera, geroz eta zailagoa izaten da, eta bertan bizpahiru finaletan aritu nahiko nuke". Bestetik, "mundu mailako igerilarien ondoan igerian aritzeak erakutsitakoa barneratzea eta bidaiaz gozatzea ere nahiko nuke".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!