Irene Caminos laugarren, Europako txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko uztailaren 23a

Podiumetik puntu bakarrera geratu da tolosarra, Moudonen (Suitza) jokatutako Europako Trial Txapelketan. 

Puntu eta koska bakarrera geratu da, Irene Caminos tolosarra, Europako Trial Txapelketako podiumera igotzetik eta, laugarren postua eskuratuta, entrenatzen jarraitzeko gogoz itzuli da herrira.

Kategoria guztiek Moudonen (Suitzan) zuten hitzordua, asteburuan, Europako trial txapelketan beren izena idazteko. Irene Caminos Espainiako selekzioarekin lehiatu zen, eta lehia estuena Alba Hidalgo selekzioko kidearekin izan zuen, brontzezko domina eskuratzeko. Probako azken bi eremutan erdietsi zuten sailkapena, Alba Hidalgok 25 puntu eta Irene Caminosek 26 puntu eskuratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!