Vespa eta scooter topaketa, bigarrenez

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 15a

Kolore eta modelo ezberdinetako vespa eta scooterrek Tolosa inguruko kaleak zeharkatu dituzte goizean zehar. Ondoren, Euskal Herria plazan bazkaltzeko tartea hartu dute. 

Bigarren urtez jarraian ospatu da vespa eta scooter topaketa Euskal Herria plazan. 10:00etan elkartu dira eta hamaiketakoa egitera Amezketara joan dira guztiak batera. Errepideetan ibili ostean, bazkaltzera eseri dira plazan bertan. Eguna amaitzeko eta borobiltzeko, kontzertuak izango dituzte, DJ Andoni eta Dudik-p. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!