Kroazia, ezustea

Erabiltzailearen aurpegia Myriam Gurrutxaga eta Enara Etxeberria 2018ko uzt. 16a, 20:55

Bidaia aholkularien arteko elkarrizketa batean…

Udara iritsi zaigu eta atseden hartzeko gogo eta beharra dugula, leku interesgarri bat edo eta liburu bat irakurtzeko txoko lasai baten bila, ezta?

Ba hau dena Kroaziak eskaintzen digu!!! 

Kroaziak liluratu egin ninduen, espero ez nuelako batez ere eta bertako txoko gehienak ikusgarriak iruditu zitzaizkigulako baita ere, bere hiriez gain, eta batez ere bertako herrixka txikiek eta parke nazionalek eskaintzen diguten guztiagatik.

Kontatu kontatu, zer dugu ikusgarri bertan?

Kroaziako hiriburua Zagreb da, eta bertan has gintezke abiapuntu bezala, beherantz joan eta Dubrovnik bezalako Erdi Aroko hiriraino joan.

Tartean dauden uharteak ikusgarriak dira, Hvar adibidez, izpiliku zelaiek ustekabean harrapatu ninduten. Egunez, bere freskura erakusten du, bere portuko kafetegietan, inguruko merkatuan baina gauez dana aldatzen da, kafetegi horiek jatetxe moderno bihurtuz eta gaueko magia berezi horrekin ilunduz.

Korkula ere beste uharte polit bat da, berdeenetarikoa izan ere, bere mahasti eta olibondoez josia. Kostaldetik hogei kilometrora dago, Makarska eta Ploceren artean. Hegoalderago hondartza txiki asko daude, 200dik gorako kobazuloz josiak. Bertara joateko ferrya hartu daiteke Split hirian adibidez, baita Dubrovniken ere.

Kroaziatik harritu ninduen beste alde bat, bertako hirietan dagoen giroa da, bai Zadarren, bai Spliten eta baita Zagreben ere. Kaleetan zehar dagoen poztasuna eta giroa, gazte jende asko eta gauza desberdin eta berriak egiteko ilusioa.

Kroaziaren erdialdean Parke Nazionalak daude, ezagunenak Plitbitzekoak dira, mundialak dira, urjauzi eta lakuez beteak, leku magikoa batean bezala sartzen zara, ikusgarria da. Hauez gain, beste txikiago batzuk ere badaude, oso polita baita ere.

Honetara Skradin izeneko herri txiki batetik sartzen zara, sarrerak bertan erosi eta txalupa batean zeharkatzen duzu, Skradinsk izeneko lurjauzian bainatu zaitezke baita ere!

Toki bereziren bat lasai egoteko?

Dudarik Gabe Cavtat. Herri txiki-txikia da hau, Dubrovniketik hamar kilometrora dago eta mendi artean dago, kostaldeko herri txiki lasai bat da, bere portutxo eta paseotxoarekin, bisitatu!

Irla ezagutzeko aukera oso ona autoa alokatuz herrialdea zeharkatzea da, zelaiak zeharkatuz, kostan zehar ibiliz eta gehien atsegin duzuen kalatan geratuz bainutxo freskagarri bat eman eta berriz martxan joateko. Oso prestatuak daude horrela bidaiatzen duenentzat eta bide guztietan zehar ostatu mota ezberdinak daude.

Eta janaria? Zer moduz jaten da Kroazian?

Italiar eta Greziar eragin handia dago, batez ere kostako zonaldean oliba olioa asko erabiltzen da, baita arraia freskoa, itsaskiak eta bertako barazkiak ere. Barnealdean berriz eslabiar eragina dago.

Han taska moduko asko dago, konobo izena dute eta orokorrean ez dira garestiak izaten.

Esan genezake Kroazia ezuste handia dela. Ezagutu!!

 

Myriam Gurrutxaga eta Enara Etxeberria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!