Nerea Eizagirre Europako futbol txapelketan izango da

Ataria 2018ko uztailaren 11

Espainiako selekzioak hautatu du Realeko jokalaria, 19 urtez azpikoen mailan jokatuko du tolosarrak.

Nerea Eizagirre tolosarra Espainaiko selekzioarekin ariko da Europako 19 urtez azpikoen futbol txapelketan. Uztailaren 18tik 30era jokatuko da txapelketa, Suitzan. Realeko jokalariaren taldeak Suitza, Norvegia eta Frantziaren aurka jokatu beharko du B taldean. Lehen partida Norvegiaren aurkakoa izango da, Europako txapelketa hasten den egun berean. Suitzaren aurka uztailaren 21ean jokatuko dute, eta azkenik, Frantziarekin hilaren 24ean neurtuko dituzte indarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!