Incansables txaranga, 25 urtez Alegria de Iruña peñarekin

Ataria 2018ko uztailaren 11

Astelehenean omenaldia jaso zuen Tolosako txarangak; argazki bat eta txarangaren logoa daraman zapi gorria jaso zuen, oroigarri gisa.

25 urtez aritu da Incansables Txaranga Alegria de Iruña peñarekin sanferminak alaitzen. 1994ko jaietan izan ziren lehenengoz eta peñekideek gaurdaino jotzen aritu izana eskertzeko omenalditxoa egin zieten txarangako kideei astelehenean.

Mende laurden honetan jotzen aritu diren 20tik gora kide elkartu ziren. Goizean guztiek batera kalejira egin ondoren bazkaltzeko elkartu ziren, eta ondoren elkarrekin egin zuten zezenetarako igoera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!