Irati Lakunza eta Aras Karakus, Espainiako Txapeldun

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Igarondo Urpekoak taldeko lau igerilari aritu dira, asteburuan, Hegats Igeriketako Espainiako Txapelketa jokatzen Alacanten. Guztira lau domina eskuratu dituzte, urrezkoak guztiak.

Irati Lakunza izan da txapelketako izar nagusienetako bat, hiru bider izendatu baita Espainiako txapeldun. Parte hartu duen hiru probak irabazi ditu tolosarrak: 100 eta 400 eskafandra, eta ur gaineko 400 metroak.

Datorren astean Munduko Txapelketa jokatuko da Belgraden, eta bertan izango da Lakunza, Espainiako selekzioarekin, baita bere entrenatzaile den Jon Espina ere. Asteburukoa entrenamendu ona izan da berarentzat, proba horri begira.

Laugarren domina Aras Karakusek lortu du, 100 eskafandran, ezustekoa emanda. Taldeko beste bi igerilari ere aritu ziren. Patxi Monge laugarren izan zen 100 eskafandran, eta Mikel Esteban ur gaineko 100 metroko proban. Lorpen handiak, ezbairik gabe, Igarondo Urpekoak taldearentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!