Azken egunotako euriaren ondorioz, adar gehiago erori dira, eta azkenean, «segurtasunagatik», zuhaitza moztea erabaki dute, Herri Babesak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Maiatzaren 27an, Kondeko Aldapan, Inmakulada Lanbide Ikastola pareko zuhaitz baten zenbait enbor erori ziren. Udaltzaingoak eta Herri Babeseko kideek erretiratu zituzten orduan.
Azken egunotako euriaren ondorioz, adar gehiago erori dira, eta azkenean, «segurtasunagatik», zuhaitza moztea erabaki dute, Herri Babesak Twitter bidez jakinarazi duenez.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?