Gau Giro, Tolosako udako gauak alaitzeko

Ataria 2018ko uztailaren 4a

Argazkia: Tolosako Udala

Udako ohiko programazioaz gain, aire libreko hiru film proiekzio eta bost ikuskizun izango dira, 26. Gau Giroren barruan.

Udako gauak girotzeko helburuarekin jaio zen Gau Giro, mende laurdena atzera eginda. Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta guztira 8 ikuskizun izango dira egitarauaren barruan.

Ostiralean, uztailaren 6an hasiko da, Txabeli Sierra eta Maitane Ezpeleta biolin eta gitarra duoaren 'Sokartean' emanaldiarekin. 22:30ean izango da kontzertua, Txurrerian.

Uztailaren 13an izango da bigarrena, 22:30ean, Plaza Berrian: 'Don Inorrez' Imanol Ubeda abeslariaren eskutik.

Uztailaren 20an, 23:00etan Alondegia plazan Tolosako Musika Bandak emanaldia eskainiko du.

Uztailaren 23, 24 eta 25ean, aire libreko zinea izango da. 'Handia' filma proiektatuko da, hurrenez hurren, Larramendi, Amarotz eta Berazubi auzoetan. Guztiak 22:30ean hasiko dira.

Uztailaren 27an, 'Block', 'Lau Eme' eta 'Pool' dantza eta antzerkia uztartzen dituzten ikuskizunak izango dira Plaza Zaharrean. 20:00etan hasita, segidan izango dira guztiak.

Gau Giro 2018 amaitzeko, abuztuaren 7an, Klaus Van Den Kerkhoff alemaniarrak organo kontzertua eskainiko du Andre Maria elizan, 20:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!