Tolosaldea Bus Greba

Tolosako Hiribusak ordutegi eta maiztasun berria izango du bihartik aurrera

Ataria 2018ko ekainaren 27a

Ostiraletik udalaren ardurapekoa da Tolosako Hiribusa. Behin-behinean zerbitzu minimoak egiten jarraituko zutela azaldu zuen Olatz Peon alkateak. Bihartik aurrera, ordea, ordutegi eta maiztasun berriak izango ditu.

Ordutegi berria ere behin-behinekoa izango da. 08:30ean hasiko da lehen bidaia, eta azkena 21:00etan izango da, eta ordu erdiro emango du zerbitzua. Tartean, ordea, hiru geldialdi izango ditu: 10:30ean eta 17:30ean ez da zerbitzurik izango, ezta 14:00etatik 16:00etara bitartean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!