Gizonezkoaren familia jakinaren gainean jarri du Tolosako Udaltzaingoak. Gidariak bestalde, udaltzaingoak Ataria-ri jakinarazi bezala, alkoholemia proban negatibo eman du. "Oharkabetzea" jo dute udaltzaingotik istripuaren zergatia.
Tolosako Iruñea etorbidean, Usabalera doan bidean, gertatu da istripua. Kotxe batek oinezko bat harrapatu du zebrabidea igarotzen ari zela. 70 urteko gizonezkoa, hasieran kontziente zegoen baina Donostiako Ospitalera eramatea erabaki dute, kotxearen kolpeak bizpahiru metroan aurrera bota baitu.
Gizonezkoaren familia jakinaren gainean jarri du Tolosako Udaltzaingoak. Gidariak bestalde, udaltzaingoak Ataria-ri jakinarazi bezala, alkoholemia proban negatibo eman du. "Oharkabetzea" jo dute udaltzaingotik istripuaren zergatia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?