Tolosako Sanjoanak 2018

'Kristalezko bihotza'-ren estreinaldi arrakastatsua

Ataria 2018ko ekainaren 26a

'Kristalezko bihotza' ipuin musikatua estreinatu zuten, atzo gauean, Euskal Pizkundea plazan. David Azurza tolosarrak egin du moldaketa.

'Kristalezko bihotza' Joseba Sarrionandiak idatzitako ipuina da. 1400. urtean dago kokatua, eta fraile batek kontatzen du nola erre zituzten heretiko batzuk, Durangon. David Azurza artista tolosarrak musikatu egin du ipuina, eta atzo estreinatu zuten lan hori.

Andoni Aleman narratzailea, Hodeiertz abesbatza eta beste hainbat kolaboratzailek hartu zuten parte emanaldian, hala nola, Aitor Furundarena akordeoilariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak edota Musika Eskolako perkusio jotzaileek.

Igandean, uztailaren 1ean, bigarren emanaldi bat eskainiko dute Altzoko Andre Mariaren parrokian, 12:30ean.

Argazkiak: Pablo Azurza Garikano

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!