Tolosako Sanjoanak 2018

Parte hartze handia TAKEren 3x3 txapelketan

Ataria 2018ko ekainaren 25a

Inoizko parte hartzerik handiena izan du TAKE Saskibaloi taldeak antolatzen duen 3x3 txapelketak.

Larunbatean, gizonezkoen 50 taldek hartu zuten parte 3x3 txapelketan; emakumeen beste 15 talde aritu ziren lehian. Gizonezkoen finala Los Meros eta Chicago me limpio taldeek jokatu zuten, eta azken hauek lortu zuten garaipena. Nesken artean, Txitxingorris taldea izan zen txapeldun, finalean Merendola taldeari irabazi ostean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!