Ane Iturriak gazteen Zumaia Flysch Trail lasterketa irabazi du

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 26a

Argazkiak: Baleike.eus

Espainiako Koparako puntuagarriak diren lau lasterketetatik guztiak irabazi ditu mendi lasterkari tolosarrak.

Ane Iturria gazteak podiumeko lehen postutik jaitsi gabe jarraitzen du. Oraingoan, kadete mailako Flysch Trail mendi lasterketa irabazi du Alpino Uzturre mendi taldeko kideak.

Eta aurtengo laugarren garaipena du. Orain arte jokatu diren Espainiako Koparako puntuagarriak diren lau lasterketetan garaile izan da tolosarra, eta ondo bidean, berarentzat izango da kopa, azken jardunaldia baino ez baita falta. Lasterketa hori abuztuaren 5ean jokatuko da, Castellon.

Igandeko lasterketan, 14 kilometroak 01:12:53eko denboran egin zituen Iturriak. Hiru minutu pasatxo atera zizkion bigarren sailkatu zen Rita Jimenez Beroiz agoiztarrari. Extremadurako Raquel Rubiok osatu zuen podiuma.

Irene Iturria, Aneren ahizpak, berriz, seigarren egin zuen, 01:18:57ko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!