Tolosako Sanjoanak 2018

Egun handiaren ondoren

Ataria 2018ko ekainaren 25a

Burrunba eta dantza nagusi izan ostean, lasaitasuna nabari da Tolosan San Joan jaietako azken egunean. Hala, helduei nahiz gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak izango dira gaurkoan.

Jubilatu eta erretirodunentzat, esaterako, mus txapelketa eta toka lehiaketa izan dira goizean, eta gaztetxoek, berriz, goizean bezala, arratsaldean ere puzgarriak izango dituzte Alondegia plazan, eta baita xexenak ere zezen-plazan. Gaueko hitzordua Kristalezko bihotza emanaldia da. Ipuin musikatua Euskal Pizkundea plazan izango da ikusgai, 22:00etan. Joseba Sarrionandiak idatzitako ipuina da, 1400. urtean kokatua, praile batek Durangon nola erre zituzten ereje batzuk kontatzen du. Narratzailea, Hodeiertz abesbatza eta hainbat artistak parte hartuko dute David Azurzak zuzendutako saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!