Tolosako Sanjoanak 2018

Festa hizki larriz

Eneritz Maiz Etxarri 2018ko ekainaren 24a

Tolosako arratsaldea konpainien tiro hotsek esnatu dute. San Joan eguneko bazkariaren ostean, guztiak, hau da, udal korporazioa, txistulariak, banda, dantzariak eta eskopetariak Andra Maria plazan elkartu dira.

Kolore guztiak berriz ere elkarren artean nahastu dira. Umorea eta irribarreak izan dira tolosarren artean. Andra Maria plazan hasitakoak, Arramelen izan du jarraipena, ostean Trianguloa plazan egin dute geldialdia Zumardiaundiara joan aurretik. Trianguloan, besteak beste, Olatz Peon alkatearen txanda izan da. Agurra dantzatuz guztien aurrean.

Ibilbide osoan zehar ez da tiro hotsik falta izan, eta Trianguloan izan da tiro festarik handiena. Konpainia guztiek elkarrekin egin baitute tiro. Dantzariek hankak arin astindu dituzte, eta musikariek eta eskopetariek aldiz, behatzak.

San Joan eguna handia da Tolosan. Momentu kuttunez betea, eta tolosar ugari atera da kalera. Puntu ezberdinetan gozatu ahal izan dute San Joan eguneko festaz. Eguzkiak ederki berotu du gaurkoan, eta udan sartuta gaudela gogorarazi du. Eguzki eskean izan da jendea egun luzeetan, baina, gaurkoan itzala bilatu nahi izan dute askok.

Zumardiaundian bukatu dute askok. Hortik aurrerako festak ere, ez du etenik izango.

Argazki galeria hau babesten du:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!