Tolosako Sanjoanak 2018

Tolosako su txikia, datorrenaren iragarle

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 23a

Hirugarren urtez jarraian, haur ugari ausartu dira suaren gainean salto egitera. Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleen bandak alaitu du arratsaldea.

Miguel Angel Morenoren zuzendaritzapean, bandak San Joan Martxa jo duen unean piztu dute herri lanetako kideek sua Plaza Zaharrean.

Ordurako tolosar ugari bildu da, borobilean, haurrak suaren gainetik saltoka ikusteko. Guraso asko fin-fin aritu dira etxeko txikienei salto egiteko jarraibide guztiak ematen: zer ez den egin behar, zergatik egiten den salto suaren gainean, nola busti behar den... Eta, bide batez, zaharxeagoak izaten direnerako, Santa Maria plazako suaren gainean salto egiteko harra sartzen.

Izan ere, hitzordurik esanguratsuenak falta dira, oraindik, Tolosan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!