Tolosako Sanjoanak 2018

Eduardo Mocoroa gogoan

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko ekainaren 23a

Urrian bete ziren 150 urte Eduardo Mocoroa musikaria jaio zela, eta hori dela eta emanaldi berezia eskaini zuten atzo, herriko hainbat kultur taldek.

Euskal Herria plaza jendez bete zen atzo, Eduardo Mocoroaren jaiotzaren 150. urteurrena dela eta prestatutako emanaldi berezia ikusteko. Tolosako Santa Maria kaperak, musika bandak, Arimaz Kamera Orkestrak, Isidro Larrañaga akordeoi orkestrak, Tolosako Dultzaineroak, Udaberri dantza taldea, eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsak hartu zuten parte. Eduardo Mocoroa bera ere igo zen eszenatokira, kontakizuna harilkatuz, Kandido Uranga aktoreak bete zuen papera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!