Tolosako Sanjoanak 2018

Kirola, festaren atariko festa

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 22a

Gazteentzako kirol jarduerek hartuko dute, 19:00ak bitarte, sanjoanetako egitaraua; Trianguloan, slackline-a, mahai tenisa eta diaboloa ezagutzeko aukera dute. 

Ikasturte osotik harago doa Haurren Hiria egitasmoa, eta San Joan jaietako egitarauak ere baditu, herriko gaztetxoenen tantak. Joan den igandean, estreinakoz, gazte erronka antolatu zuten, eta bihar, hirugarren urtez, San Joan su txikia egingo dute, Plaza Zaharrean. Gaur, berriz, gazte topagunearekin elkarlanean, eta nerabeei begira, hainbat kirol ezagutu eta probatzeko hitzordua dute gazteek, Trianguloan, Oria ibaian eta Oargi elkartean. 

Trianguloa plazakoak izan dira hasten lehenak, eta neska-mutil askoren begiradak harrapatu dituzte, diaboloen dantzek eta slackline-aren orekaren zailtasunak. Begiraleen eskutik lehenengo, eta norbere konfiantzatik gero, sanjoanen atarirako arratsalde perfektuaren itxura hartu du, gaur, Tolosako eguzkipeak. 

Goizean helduak izan dira protagonista. Erretirodunen eguna ospatu dute, lehenengoz. Jarraian, 28 Kanalak egin duen bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!