Julian Gonzalez Alustiza, Tolosako Ahal Duguren idazkari nagusi

Ataria 2018ko ekainaren 22a

Argazkia: Ahal Dugu

Hauteskunde primarioak egin dituzte Tolosako Ahal Dugun, idazkari nagusia aukeratzeko. Bi hautagai zeuden: Jone Varela Martin eta Julian Gonzalez Alustiza, eta azken honek jaso du boto kopuru gehien.

Ahal Dugu-Podemos lehen aldiz aurkeztuko da udal hauteskundeetara, eta herrietako saretzeari indarra emateko bidean, EAEko hainbat herritako idazkari nagusiak izendatu ditu alderdi moreak, tartean, Tolosakoa.

Julian Gonzalez Alustiza izango da Ahal Duguren idazkari nagusia Tolosan. Jaiotzez donostiarra den arren, Tolosan bizi da, eta Samaniego-Orixeko ikasle izan zen. Ostalaritzan aritu da lanean, eta une honetan langabea da. Ahal Duguko webgunean ikus daitekeenez, bere hautagaitzaren helburua «Tolosako egoera politiko eta soziala hobetzea» da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!