Gazteen mailan Tolosa Aurrerako bi pilotari izan ziren Ametsa Trinketan. Auzmendi-Zalakainek Usansoloko bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak, eta nahiko erraz lortu zuten garaipena. Azken emaitza 40-23koa izan zen. Garaipen horrekin Euskal Herriko elkarteen arteko txapela eraman zuten etxera eskualdeko pilotariek.