Tolosako Sanjoanak 2018

Kirola nagusi igande arratsaldean ere

Irati Saizar Artola 2018ko ekainaren 17a

San Joanetako egitarauan kirolarekin lotutako bi ekintza ziren prestatuta gaur arratsalderako: gazteen erronka eta herri kirol erakustaldia. 

Goizean T3T eta T2T mendi lasterketak izan dira, eta arratsaldeak ere kiroletik jarraitu du. Alondegian gaztetxoenak aritu dira kirol eta trebetasun ekintzak egiten. Oztopo ezberdinez bete dute plaza, eta horiek gainditzen aritu dira. Trianguloan, berriz, herri kirolen erakustaldia eskaini dute. Tartean ziren Maika Ariztegi, Nerea Sorondo, Xabier Orbegozo Arria V. eta Ugaitz Mugertza aizkolariak, Aimar Irigoien, Hodei Iruretagoiena Izeta IV. eta Idoia Etxeberria harri jasotzaileak eta Jose Martin Bustintza Tubi eta Jon Loiola lasto altxatzaileak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!