Athletic-ek irabazi du Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezkoa

Ataria 2018ko ekainaren 16a

Tolosa CF laugarren geratu da, Martuteneren atzetik. Finala Realak eta Athletic-ek jokatuko dute. Bizkaitarrak penaltietan nagusitu dira.

V. Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko futbol txapelketa jokatu da gaur Tolosako Berazubi futbol zelaian. Alebin mailako taldeak aritu dira lehian, eta Athletic izan da garailea. Finala Realaren aurka jokatu dute bizkaitarrek. Partida hutsean amaitu ondoren, penaltietan, txuri gorriak nagusitu dira.

Tolosa CF-k finalerdietan Realaren aurka galdu du, 2-1. Hirugarren eta laugarren postua Martuteneren aurka jokatu dute urdinek. Partida hau 3-2 galdu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!