«Gurea» den babarruna erein dute

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 15a

Babarruna ereitea 2018 15 1529058929149
Babarruna ereitea 2018 11 1529058843859
Babarruna ereitea 2018 7 1529058764073
Babarruna ereitea 2018 1 1529058644088
Babarruna ereitea 2018 10 1529058824257
Babarruna ereitea 2018 2 1529058664025
Babarruna ereitea 2018 3 1529058684034
Babarruna ereitea 2018 4 1529058705620
Babarruna ereitea 2018 5 1529058724709
Babarruna ereitea 2018 6 1529058745277
Babarruna ereitea 2018 8 1529058784655
Babarruna ereitea 2018 9 1529058804159
Babarruna ereitea 2018 12 1529058863829
Babarruna ereitea 2018 13 1529058884720
Babarruna ereitea 2018 14 1529058906700

Tolosako hiru ikastetxeetako ikasleek erein dituzte aurtengo babarrun aleak. Eguraldia dela-eta, aurtengo uzta atzerapen handiarekin iritsiko dela nabarmendu dute kofradiako kideek.

Babarruna erein dute Samaniego Ikastetxeko, Herrikide Ikastetxeko eta Laskorain Ikastolako gaztetxoek, herriko sukaldarien, udal ordezkarien eta Tolosako Babarruna Kofradiako kideen laguntzarekin.

Emeterio Arresen egin izan dute urtero ekitaldi hori, baina eguraldiaren ondorioz, Zerkausira lekualdatu eta beste modu bat inprobisatu behar izan dute. «Aurten ez dago soroetan sartzetik, putzu eginda daudelako. Era modernoago batean egin dugu aurtengoan ereitea». Mari Karmen Iradi Babarrun Elkarteko kidearen hitzak dira.

Baina eguraldiak ondorio gehiago ekarriko ditu, uzta atzeratuko baitu Iradiren esanetan: «Hotz egiten du oraindik, eta atzerapen handia izango dugu. Beranduago jasoko dugu aurtengo uzta. Ea udara eta udazkena nola doazen».

Bide horretan, desio bat du Koldobika Artola, elkarteko kide eta nekazariak: «Garrantzitsua izango da udan euri pixka bat egitea, alea gizendu dadin, baina udazken lehorra beharko dugu, hego-haize askokoa, ale horien ondo sikatzeko».

Eguraldien ondorioei aurre egiteko, aurten takotan ereingo dute babarruna: «Lan gehiago izango da, baina zertxobait aurreratu genezake horrela», azaldu du Iradik.

Bestalde, Tolosako Babarrunaren Kofradiak aurtengo spota aurkeztu du. #EreinGureaDena leloa aukeratu dute aurtengo sasoirako, azaldu dutenez, gaurkoan ez dutelako ale bat bakarrik erein: «Tolosarron balioak erein ditugu, alea ez baita, soilik, ale bat bere horretan. Alea konpainia da, bazkalondoa da, bertakoa eta jasangarria. Alea kultura da, Tolosa da, amona da. Alea zu eta ni gara».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!