Nerea Eizagirre, Europako Txapelketa prestatzera

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Nerea Eizagirre tolosarra deitu du Espainiako Selekzioak, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa prestatzeko.

Guztira 24 jokalari deitu dituzte Europako Txapelketa prestatzeko, baina guztiek ez dute Suitzara bidaiatuko. 20 izango dira azken zerrenda osatuko duten jokalariak, eta uztailaren 6an emango dute zerrenda horren berri.

Bien bitartean, uztailaren 2an, Futbolaren Hirian hasiko dituzte prestaketa lanak. Zerrenda argitaratu eta egun batzuetako atsedenaren ondoren, uztailaren 9an lanera itzuliko dira. Uztailaren 16an bidaiatuko dute Suitzara. Lehen neurketa, hilaren 18an jokatuko lukete, Norvegiaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!