Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko argazkia, kuadrilla egunean

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 13a

Iñigo Uriz / FOKU

Kuadrilla eguneko txupinazoaren aurretik, manifestazio nazionalari keinua egingo diote tolosarrek, 11:45ean, Plaza Berrian.

Altsasuko auziko epai eta atxiloketak salatzeko manifestazio nazionala izango da, datorren larunbatean, Iruñean. Egunak Tolosako sanjoanetako kuadrilla egunarekin bat egiten duela-eta, tolosarrek elkartasun argazki erraldoia aterako dute. 11:45ean jarri dute hitzordua, Plaza Berrian, kuadrillen festako txupinazoa lehertu baino ordu laurden lehenago.

Horrekin batera, bihar, Altsasuko auzia salatzeko eskualdeko manifestazioa izango da, Ernaik antolatuta, 19:00etan, Anoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!