N-1eko istripuak ilara luzeak sortu ditu

Ataria 2018ko ekainaren 12a

Kamioi batek guraizearena egin du N-1 errepideko 437. kilometroan, Tolosako Santa Lutzia auzoko irteeraren parean. Errei bat itxi dute norabide bakoitzean.

Istripua izan duen kamioiaren gidariak ez du zauri larririk. Kamioiak, ordea, traba egin du bi noranzkoetan, eta ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira: 10 kilometrokoak izan dira Irunera bidean, Ikaztegieta pareraino; eta 5 kilometrokoak Gasteizerako noranzkoan. Une honetan zabaldu dute itxita zegoen bi lerroetako bat, Gasteizera bidean doana, hain zuzen.

Tolosako erdigunean ere nabaritu da, kolapsatuta egon baita erdigunea goizeko lehen orduetan, 09:00ak pasa arte.

Garabiak dagoeneko jaso du kamioia, eta une batetik bestera erretiratutako dute bertatik. Bitartean errepidea garbitzen ari dira bide lanetako langileak. Erdibitzailea guztiz puskatuta geratu da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!