2018/06/24 07:00
07:00. Zinegotziei deia,Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Diana,Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistu- lari Banden eskutik.
09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak eta GiroArte Dultzaina Taldea taldeen eskutik.
09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
13:00. Kontzertua, Berdura plazan,Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:00. Esku pilota Beotibar pilotalekuan; 4 t’erdiko Txapelketaren finalak (afizionatuak).
16:40. Udalbatza,Tolosako Musika Banda, txistu- lari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira,Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arratseko otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-dantzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardi Handira joango da eta ohiko Aurreskua dantzatuko da bertan.
20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.
23:00. Suak: Vulcano piroteknia.
23:30. Dantzaldia Sonidos de Mejico taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Joselu Anaiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?