Beantatuz, Nazioarteko arte jaialdia, ostegunetik aurrera

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 11a, 10:11

Besteak beste, bi mural margotuko dituzte Emily Read artistaren laguntzarekin, Plaza Zaharrean eta Zumardian. Haurren Hiria ekimenarekin bat egingo du aurten jaialdiak.

Artea izango da nagusi Tolosako Sanjoanetako lehen asteburuan. Ostegunetik hasita, eta igandera bitarte, nazioartetik etorritako 10 artista izango dira Tolosan, Beantatuz Kaleko Artearen Nazioarteko Jaialdia dela eta: Vadim Leukhin errusiarra, Pascal Leo Cormier, Shane Watt, Cryote eta Emily Read kanadarrak; Thomas Lateur frantziarra, Imanol Aizpuru euskalduna, Jose Enguidons espainiarra, Bruno Malfatti brasildarra, eta Alejandro Hidalgo estatubatuarra.

Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Haurren Hiria ekimenarekin egingo duen lotura izango da berrikuntza nagusienetako bat. Belaunaldien arteko transmisioa landu dute aurten haurrek, eta gai hori ardatz hartuta, Emilly Readek mural bat egingo du Zumardi Handian, haurren laguntzaz.

Bigarren mural bat ere margotuko du Readek. Plaza Zaharrean izango da, Not so hopeless bere proiektuan oinarrituz. Munduko animaliak babesteko dauden ekimenak ditu ardatz proiektuak.

Erakusketak ere izango dira. Besteak beste, Renaud Harrison kanadarraren Hirian Hazi erakusketa kolektiboa izango da ikusgai GKO Gallery-n. Haurtzaroari buruz hausnartzea du helburu bere lanak, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapenak oinarri gisa hartuz. GKO-ko erakusketaz gain, artistaren hamar obra esanguratsuenen kopiak jarriko dituzte herriko kaleetan.

Egitaraua

Ekainak 14, osteguna
Udaletxe Plazan murala | Emily Read
Erakusketa: Hirian hazi - Childhood in the city 19:00-21:00

Ekainak 15, ostirala
Udaletxe Plazan murala | Emily Read

Ekainak 16, larunbata
Zumardian murala “Haurren Hiria” | Emily Read + Haurrak
Serigrafiaz gure zapia kolorez “Haurren Hiria” | GKo + Haurrak

Ekainak 17, igandea
Graffiti murala San Esteban Auzoan | Irekia 10:00-15:00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!