Futbola bakarrik ez, festa ere bai

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 9a

Tolosa CF taldeak festa eguna antolatu du gaur, eta ia maila eta talde guztietako jokalariak elkartu dira, bazkaltzera. 

Eguerdian ekin diote festari, txarangarekin kalejira osatuz, baina jende gehiena bazkari legea egiteko hitzordura bertaratu da. Eguraldiaren gora-beherak aurreikusita, 100 metroko pista estaliak jarri dituzte mahaiak, bazkaria egiteko. 

Taldeko entrenatzaile, ordezkari nahiz gurasoak aritu dira zerbitzari lanetan, eta pare bat taldek izan ezik, gainerako futbolari guztiek parte hartu dute festan. Bazkalondoan sariak banatu dituzte, eta iluntzera bitarte kalejiran ibiliko dira, berriro, Jainekin txarangarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!