Iurren, 'auzozaletasuna' bor-borka

Tolosaldeko Ataria 2018ko ekainaren 9a

Duela bi urteko festa eguna errepikatzen ari dira, gaur, Tolosako Iurre auzoan; gaztetxoenen kirolak eta tokak egin ditu bazkariaren atarikoak. 

2016an auzoak 25 urte betetzen zituela-eta, iurretarrek aitzakia perfektua aurkitu zuten, festa egun bat proposatu eta antolatzeko. Efemerideen faltan, ordea, bi urtera berriro errepikatzea otu zaie, eta gaur zapi gorria soinean dira denak, auzozaletasunaz bor-borka. 

Eguna lotsati hasi du Iurrek, eta gaztetxoenen 3x3 txapelketek hartu dute plaza. Ordea, tokan lehen tiraldiak egiten hasi orduko, karpa ertzera gerturatu dira auzotarrak, eta txanda eskatu behar izan dute, azkenean, jokoan sartzeko. Horrek guztiak eta poteoak egin ditu bazkariaren atarikoak, eta karaokea eta gauerako 'guatekea' ere ederki prestatuak zituzten, jada, eguerdirako. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!