Tolosako Sanjoanak 2018

Tolosako Sanjoanak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko eka. 11a, 11:32

Ostiralean hasiko dira Tolosako San Joan jaiak, eta ekainaren 25era arte luzatuko dira. Tolosako Udala gaur hasi da jai egitaraua banatzen. Lan hori, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egina da, hain zuzen.

Ekainak 15, ostirala

17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera,“Tolosako Dultzaineroek” lagunduta, Gernikako Arbola lorategitik.
18:00. Jaien hasiera iragartzeko, suziri baten jaurtiketa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
19:00. Usabal kiroldegian gimnastika erritmikoko ikasturte amaierako emanaldia.
20:00. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan.
20:30. Leidor aretoan. Kultur Etxeko antzerki tailerreko ikasleen ikuskizuna: “Yerma”.

Ekainak 16, larunbata

11:00. Haurren entzierroa. Irteera Plaza Berritik.
11:00. Tolosako Kuadrillen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian. Txosnagunean hamaiketakoa egingo da, Bonberenea Txarangak eta GiroArte dultzaina taldeak alaituta.
11:30. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera Plaza Zaharretik, Tolosako Dultzaineroak taldeak lagunduta.
12:00. V.Tolosa Herria Argazki Lehiaketaren sari-banaketa, Kasino Elkartean.
12:00. Kuadrilla eguneko txupinazoa Plaza Berrian.
14:00. Kuadrillen herri-bazkaria, Euskal Herria plazan.
16:00. Erromeria Iratzar taldearekin, Euskal Herria plazan.
18:00. Larrain-dantza Tolosako Dultzaineroak taldearekin, Euskal Herria plazan.
18:00. Haur ikuskizuna Alondegi plazan; Zirika Zirkus: 'Txikiringito'.
18:00. Futbol Txapelketa Berazubin, V. Urtzi Gurrutxaga Memoriala.
18:30. Kalejira Mulambo perkusio-taldearekin, Euskal Herria plazatik Plaza Berriraino.
20:00. Plaza Berrian Burrunba elektro-txaranga.
23:00. Dantzaldia Jazpana taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Gabezin.
23:30. Jainekin txaranga kalez kale ibiliko da.

Ekainak 17, igandea

09:00. T3T, Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi maratoia. Irteera eta helmuga Trianguloan.
10:00. 'Haurren Hiria' Zumardi Handian: naturan oinarritutako zientzia esperimentu didaktikoak, mural margoketa Emily Read artista kanadarrarekin, jaietako zapi-tailerra GKO taldearen laguntzaz, piknika familian, eta Eraul taldearekin kontzertua.
12:30. Berdura plazan Txistularien Alardea.
17:00. Haur ikuskizuna Zumardi Handian Markeliñe taldearen eskutik: 'Chef Nature'.
17:00. Gazte erronka: Gazteentzako kirol eta trebetasun ekintza Alondegian.
18:30. Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan. Maika Ariztegi, Irati Astondoa, Xabier Orbegozo “Harria V.a”, Ugaitz Mugertza, Aimar Irigoien, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a”, Idoia Etxeberria, Jose Martin Bustintza Tubi eta Jon Loiola.
20:00. Kontzertua Plaza Berrian: Nögen.

Ekainak 22, ostirala

10:30. Meza Santua San Frantzisko elizan.
11:30. Helduen egunari hasera emango zaio, Alondegia plazan. Txupinazoa Harizpe Elkartearen eskutik, ondoren poteoa txarangarekin. 14:15ean bazkaria eta herriko jubilatuei omenaldia.
17:00. Kirol giro, gazteak kalean: Slackline ( Trianguloan), kaiak, Paddle surf (Zumardian) eta eskalada (Oargin) 17:00etatik 19:00etara.
17:30. Zezen plazan zaldi ikuskizuna: Heziera, Saltoa, Barrak, Karrusela eta Grand Nationala.
19:30. XIIX. Solstizio kontzertua Urkizuko Iraolako zuloan. Et Incarnatus Orkestra, Leire Berasaluze Leturia, Enrike Solinis, Gorka Benitez, Elies Hernando.
22:00. Euskal Herria Plazan kontzertua, Eduardo Mokoroaren omenez (1867-1959). Tolosako Santa Maria Musika Kapera, Tolosako Musika Banda, Tolosako Txistularien Banda, Arimaz Kamara Orkestra, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra, Tolosako Dultzaineroak, Udaberri Dantza Taldea, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
23:00. Kontzertuak Plaza Berrian: Koltxoi, Insania Crew by Dj Jokka eta Antzarrak Perratzera.

Ekainak 23, larunbata

09:00. Alondegia plazan, eta 15:00etan San Frantzisko pasealekuan, saskibaloia kalean (3x3): XIX San Joan saria.
10:00. Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XXVII. San Joan Zesta-Punta Txapelketaren finalak.
10:30. Plaza Berrian, Zumba saioa.
11:00. Haur ikuskizuna Euskal Pizkundea parkean; Potxin eta Patxin.
12:00. Batukada feminista ahAlgara Morea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
12:00. Tenis Txapelketako finalak Berazubin.
16:00. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, “XLIII. Jose Ma Anza Memoriala” 1. eta 2. mailako afizionatuentzako txirrindulari-lasterketaren irteera.
16:30. Beotibar pilotalekuan, esku pilota jaialdia (profesionalak).
17:00. Txistularien kalejira, antzinako erronda-bidetik barrena.
18:00. San Joan saria eskubaloi txapelketako finalak, Usabal kiroldegian.
19:00. Plaza Zaharrean, haurrentzat San Joan su txikia piztuko da. Tolosako Musika Eskolako ikasleen bandak jardungo du.
19:30. Bertso jaialdia Zerkausian: Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Oihana Iguaran, Haritz Mujika. Gai-Jartzaile: Imanol Artola “Felix”.
19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arratseko otoitzetan parte hartzeko.
22:00. San Joan sua piztuko da Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. Ondoren Tolosako “Santa Maria” Musika Kaperak kantatuko du.
23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Vendetta. Ondoren Dj Ziribulio sound.
23:30. Dantzaldia Los Tres de la Noche taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.

Ekainak 24, igandea

07:00. Zinegotziei deia,Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Diana,Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistu- lari Banden eskutik.
09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak eta GiroArte Dultzaina Taldea taldeen eskutik.
09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
13:00. Kontzertua, Berdura plazan,Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:00. Esku pilota Beotibar pilotalekuan; 4 t’erdiko Txapelketaren finalak (afizionatuak).
16:40. Udalbatza,Tolosako Musika Banda, txistu- lari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira,Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arratseko otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-dantzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardi Handira joango da eta ohiko Aurreskua dantzatuko da bertan.
20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.
23:00. Suak: Vulcano piroteknia.
23:30. Dantzaldia Sonidos de Mejico taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Joselu Anayak.

Ekainak 25, astelehena

10:00. Mus Txapelketa, Iturriza Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan.
11:00. Puzgarriak, Alondegia plazan.
12:30. Toka lehiaketa Tolosako Harizpe elkarteak antolatua, San Frantzisko pasealekuan.
16:00. Puzgarriak, Alondegia plazan.
18:00. Zezen-plazan, xexenak haurrentzat.
22:00. Euskal Pizkundea parkean ipuin musikatua: Kristalezko Bihotza Hodeiertz abesbatzaren eskutik.

Beste deialdi batzuk

Ekainaren 14tik 18ra, Beantatuz nazioarteko arte jaialdia.
Ekainaren 20an, 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertua, Musika Eskolan.
Ekainaren 21etik uztailaren 7a arte, Aranburu jauregian, Kultur Etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa.
Ekainaren 26tik aurrera Usabal kiroldegian, areto-futbola haurrentzat, Arsenal kirol elkarteak antolatuta.
Ekainaren 28an Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna.
Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Tolosandblues: Laurence Jones, Anika Chamers, Q and The Moonstones,Tofol Martínez, Edu Big Hands, Serious Business.
Ekainaren 29tik uztailaren 1ra Urkizuko jaiak.
Ekainaren 30ean, 19:00etan, Berdura plazan, San Joan Sagardo Txapelketa. Txapelketa bitartean, debaldeko dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea.
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Amarozko jaiak.

[Ikusi egitaraua PDFn]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!