San Juan Igeriketa Saria jokatuko da igandean, Usabalen

Asier Imaz 2018ko ekainaren 8a

Igande goizean, ekainaren 10ean, 10:00etan hasita Tolosako Usabal Kiroldegian XLVII. San Juan Saria ospatuko da.

Bertan eskuadeko igerilariez gain Gipuzkoako beste taldeetako hainbat igerilarik parte hartuko dute. Maila nagusiko lehiaketa izango da eta denboraldiko garai garrantzitsuenean daudenez, oso maila politeko txapelketa izatea espero dute Tolosaldea IKT-ko antolatzaileek. Horrez gain, denboraldi honetan Tolosan ospatuko den azken lehiaketa izango dela azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!